ASTEKO KRONIKA.

(2014ko maiatzaren 7an).

 

 

 

         FIDE ELOA.

 

            2014ko maiatzeko zerrenda atera da.

 

            Magnus Carlsen norvegiarra lehenengo postuan agertzen da, azken boladan bezala, 2.882 puntuz (bat irabazita). Bigarren, Levon Aronian armeniarra dugu 2.815 puntuz (3 irabazita).

 

            Supereliteko jokalari gorenak horiek ditugu. Superelitekoak baina ez hain gorenak 2.700etik gorakoak dira. Hirugarren tokian Alexander Grischuk errusiarra dago, 2.792 puntuz (15 gehiago). Viswanathan Anand indiarra jaitsiarazi du podiumetik.

 

            Laugarren, bosgarren eta seigarren Viswanathan Anand (India, 2.785), Fabiano Caruana (Italia, 2.783) eta Vladimir Kramnik (Errusia, 2.783) ditugu, postu bat galduta.

 

            Sergey Karjakin errusiarra, Veselin Topalov bulgariarra eta Hikaru Nakamura estatubatuarra, 2.772 puntuz, zihoazen atzetik. Karjakinek 2 puntu galdu ditu. Orain, Nakamurak eta Topalovek elkarbanatzen dute zazpigarren postua.

 

            Informazioa: “http://ratings.fide.com/top.phtml?list=men” webgunean.

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            Jokatutakoak.

 

            Txantreako 2014ko Jaietako Xake Torneoa maiatzaren 1eko arratsaldean jokatu da, helduei dagokienez, Orvinaren lokalean. 5 minutuko partidak izan dira.

 

            Pablo Urriza Iricibar izan da irabazlea. Bigarren, Javier Sevilla Subiza. Hirugarren, Mikel Ortega Lopez. Bigarren eta hirugarren postuak moneta baten bidez erabaki dira.

 

            Javier Cinza Lopez laugarren izan da (titulurako Fase Finala jokatu du). Bosgarren tokian Gustavo Jimenez Martin geratu da. Seigarren, Ińaki Rebole Arbea. Zazpigarren, Mikel Otsoa Aldaz.

 

            Orotara, 20 jokalari aritu dira.

 

            Informazioa: “http://www.clubajedrezorvina.com/Foro.aspx?postid=7142#7142” webgunean.

 

            San Prudentzio XXXVIII. Xake Torneoa maiatzaren 4an jokatu da, Gasteizko Beti-Jai Mendizorrotza pilotalekuetan, goizeko 10etan hasita, 48 jokalarirekin.

 

            2.359 FIDE eloko Slobodan Kovacevic serbiarrak irabazi du (9 puntu 10 partidatan). Alvaro Diaz Herrero (2.234) eta  Asier Gonzalez Pereira (2.060) jokalari bizkaitarrek osatu dute podiuma, 8’5 eta 7’5 puntuz hurrenez hurren.

 

            Carlos Luis Pastor Pons gipuzkoarra, Juan Ramon Pinedo Lerma eta Javier Marchena Hurtado arabarrak eta Manuel Lamas Mercadal espainiarra sailkatu dira ondoren.

 

            Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr133184.aspx?lan=2&art=1&wi=821” webgunean.

 

            2014ko apirilaren 30etik maiatzaren 4ra “Albacete Hiria Nazioarteko III. Xake Torneo Irekia, eloko 2.300 baino gutxiagoko jokalarientzat” jokatu da Albaceten (Espainia), 133 jokalarirekin. Herrialde Katalanetako Abel Carrascoso Morales (2.267 FIDE elokoa) izan da irabazlea (7 puntu 9 partidatan).

 

            Euskal Herriko jokalariei dagokienez, Jesus Maria Gonzalez Pabollet nafarra 46. postuan sailkatu da, 5 puntuz, eta Alfonso Cemborain Oricain baita ere nafarra 65. tokian geratu da, 4’5 puntuz.

 

            Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr127388.aspx?lan=2&art=1&rd=9&wi=821” webgunean.

 

2014-05-07.

Iturria: Internet.